XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zulatu beie (mendean daukelako) Españiarrak eta Frantsezak menditeri latz ori; arri-ikatz-kez kedartu beiez beren erraiak, gazteluz iosi daioela arrizko azala.

Zer iaritxiko dabe albo-erri gaztetxuok gure Ama zaarraren gorputza gau ta egun, oiñez ta burdiz, burdiñaz ta suz zaurituarren? Ezta asko gure Ama samurraren bizia il al izateko, beren bizkar-azurra (Pirineoetako menditeria) ta gorputza zulatutea.

Euskaldun onak munduan dagozan artean, Euskal-erria ezta berez erioko, eztau ez benetako areriok ez izen utseko adiskidek il al izango.

Euskaldun guztion anaitasuna zelanbait erakustearren, ezarri gura izan dot zure izen entzutetsua ene irakurgaitxu onen leku agirienean.

Zuk modu askotara, ezin obeto ta sarri erakutsi dauskuzu Bidasoatik onanzko euskaldunoi beste alde orretakoak dauskuen maitetasuna; nik, ortikoai emendikook dautsegunaren ezaugarritzat, gaurrarte ezin ezer agertu izan dot.

Euskaldunak: nire izen da izatetxuak ezin dabena, Aitalen baten izate ta izen onak egin bei.

Batu beiz gure biotzak bein da betiko.